gotas_decorativas gotas_decorativas
 

picture

Aholkularitzako eta enpresen sorkuntzako zerbitzuak

Autoenplegua eta enpresen sorkuntza, enpresa-kudeaketari laguntza,
kudeaketa-planak, plan estrategikoak eta abartxindorra

picture

Aholkularitza soziala

Gizarte-erakundeen kudeaketari laguntza eta gizarteratzeko eta lan-munduan
txertatzeko proiektuen analisia, diseinua eta garapenatxindorra

picture

Aholkularitza zerbitzuak

Aholkularitza fiskala, lanekoa eta kontabilitatekoa; aseguruak; gestoria administratiboa eta abar.txindorra

picture

Ekintzailearentzako prestakuntza

Enpresa-negozioak abian jartzeko ikastaroak, enpresen kudeaketako prestakuntza
eta enpresetarako neurrira egindako prestakuntza.txindorra

picture

Laguntzak eta diru laguntzak

Autonomo, enpresa eta erakundeetarako laguntzei eta
diru-laguntzei buruzko informazioa eta horien kudeaketa.txindorra

Pribatutasun-politika

TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.

Euskalduna 11 - 1.a eskuina   48008 BILBO- BIZKAIA IFK: B95432167 

Interesdunei informazioa ematen die datu pertsonalak babesteko politikaz.

Datu pertsonalak babesteko indarrean den araudia aplikatuz, jakinarazten du webguneko inprimakien bidez biltzen diren datu pertsonalak berariazko tratamenduetan sartzen direla, ematen ditugun zerbitzuei edo eskaintzen ditugun produktuei buruz informazioa eskuratzeko harremanetan jartzen diren pertsonei dagokienez.

Datu pertsonalak bildu, eta tratamendu automatizatua emateak duten helburua da merkataritza-harremana izatea eta informazio, prestakuntza eta aholkularitzako lanak nahiz erakunde honi dagozkion beste jarduera batzuk gauzatzea. 

Datu horiek ez zaizkie hirugarren batzuei lagako, legezko betebeharra izan ezean, edo arloan eskumena duten erakunde publikoei laga ezean.

TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k beharrezko neurriak hartzen ditu datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) xedatuta dagoenari jarraituz. 

Zer eskubide dituzu zeure datuak ematen dizkiguzunean?:

Erabiltzaileak une oro erabili ahalko ditu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, haien tratamenduaren aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak nahiz eramangarritasun-eskubidea, alegia, aipatutako Erregelamenduan (EB) aitortzen diren eskubideak. Erabiltzaile berak erabil ditzake eskubideok, idazki bat bidaliz, identifikazio-agiri batekin batera, helbide honetara: “TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L., Euskalduna 11 - 1.a eskuina - 48008 BILBO (BIZKAIA); edo, bestela, posta elektronikoko helbide honetara: txindorra@txindorra.net

Erabiltzaileak adierazten du emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, eta egunean edukitzeko konpromisoa hartzen du bere gain, gertatzen diren aldaketak aurreko helbidean jakinaraziz.

Sartzea, zuzentzea eta ezereztea. - Interesdunek beren datu pertsonaletan sarbidea izateko nahiz oker dauden datuak zuzen daitezela eskatzeko eskubideak dituzte, edo, bestela, datuok ezaba daitezela eskatzeko eskubidea, beste arrazoi batzuen artean, datuak gehiago beharrezkoak ez direnean haiek biltzeko xederako.

Mugatzea. – Zirkunstantzia jakin batzuetan, interesdunek tratamendua mugatzeko eskatu ahalko dute, eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo haietatik defendatzeko baino ez dira gordeko. 

Aurka egitea. – Interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin ahalko dute. TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k datuak tratatzeari utziko dio, arrazoi legitimoak edo nahitaezkoak izan ezean, edo erreklamazioak egiteko edo haietatik defendatzeko izan ezik, halakorik eginez gero, eta behar bezala blokeaturik edukiko ditu dagokion epean zehar, legezko betebeharrek iraun bitartean. Era berean, interesdunak eskubidea du banakako erabaki automatizatuak hartzea ukatzeko, litekeena denean halakoek ondore juridikoak sortzea edo interesdunari nabarmen eragitea. 

Publizitatea bidaltzeari aurka egitea. – Interesdunek ukatu ahalko dute TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k publizitatea bidaltzea. Publizitatea bidaltzeari aurka egiteko eskubidea erabiliz gero, zure datuak publizitatetik kanpo uzteko zerrenda batean sartuko dira, jasotzen duzun publizitatea murrizteko helburuarekin.

Eramangarritasuna. - Interesdunek dagozkion eta eman dizkiguten datuak jasotzeko eskaera egin dezakete, edo eska dezakete bidal dakizkiola beraiek aukeratutako tratamenduaren beste arduradun bati, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean.

Halaber, interesdunak emandako adostasuna edonoiz kentzeko eskubidea du, horrek eragin gabe bere unean emandako adostasunean oinarrituriko tratamenduaren zilegitasunari. 

Datu pertsonalen tratamenduaren xedea:

TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k xede hauetarako tratatuko ditu zure datu pertsonalak:

1.  Eskainitako ondasun eta zerbitzuak kontratatzen direnean, kontratu-harremana izateko eta zerbitzua kudeatu, administratu, eman eta hobetzeko, bai eta dagokion informaziorako ere.

2.  Horretarako berariazko inprimakien bidez eskatutako informazioa bidaltzeko.

3.  Buletinak (newsletterrak) bidaltzeko, bai eta sustapenei eta/edo publizitateari lotutako nahiz sektoreari buruzko komunikazio komertzialak ere, bitarteko elektronikoak erabiliz.

Gogorarazten dizugu aurka egin ahal diozula komunikazio komertzialak bidaltzeari, edozein bidetatik eta edozein unetan, mezu elektronikoa hona bidaliz: txindorra@txindorra.net.

Erregistro horien eremuak nahitaez bete beharrekoak dira, eta adierazitako xede horiek betetzea ezinezkoa da, datu horiek ematen ez badira.

Zenbat denbora gordetzen dira bildutako datu pertsonalak? 

Emandako datu pertsonalak gordeko dira merkataritza-harremanak iraun bitartean edo haiek ezabatzeko eskatzen ez den bitartean, eta emandako zerbitzuen ondorioz legezko erantzukizunak sor daitezkeen epean.

Legitimazioa

Zure datuen tratamendua oinarri juridiko hauen arabera gauzatzen da, eta oinarri horiek beraiek tratamendua legitimatzen dute: 

1.  Gure produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa eskatzea eta/edo halakoak kontratatzea; betiere, halakoen baldintzak eskuratuko zaizkizu, kontratazio baten aurretik.

2.  Adostasun libre, berariazko, informatu eta zalantzarik gabekoa, pribatutasun-politika hau zure eskura jarriz informatzen zaitugunez gero; izan ere, berau irakurri eta gero, ados baldin bazaude, onartu egin dezakezu, baiezko adierazpen edo ekintza argi baten bidez, hala nola horretarako berariazko lauki bat markatuz. 

Zure datuak ematen ez badituzu edo akatsekin edo era ez-oso batean ematen badituzu, ezingo da erantzun zure eskaerari, eta, ondorioz, ezingo zaizu eman eskatutako informazioa edo ezingo dira zerbitzuak kontratatu.

Hartzaileak: 

Datuak ez zaizkio enpresatik kanpoko inori lagako, legezko betebeharra izan ezean.

Zerbitzuen erabiltzaileek bildutako datuak: 

Erabiltzaileak ostatatze partekatuko zerbitzarietan datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak sartuz gero, enpresak ez du bere gain erantzukizunik hartuko, erabiltzaileak DBEO ez betetzeagatik.

Jabetza intelektualeko eskubideak

TXINDORRA KONTSULTORIA, S. L. egile-eskubide, jabetza intelektualeko, jabetza industrialeko, eta "know how"-eko eskubideen nahiz gainerako beste edozein eskubideren titularra da, bere webguneko edukiei eta bertan eskainitako zerbitzuei dagokienez, bai eta webgunea inplementatzeko behar diren programei eta lotutako informazioari dagokienez ere.

Ez dago baimenduta gure webguneko edukiak erreproduzitzea, argitaratzea eta/edo erabat pribatua ez den era batean erabiltzea, osorik edo zati batean, aurretiazko eta idatzizko baimena izan ezean.

Softwarearen jabetza intelektuala

Erabiltzaileak errespetatu egin behar ditu TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k eskuragarri jarritako hirugarren batzuen programak, doakoak eta/edo erabilera publikokoak izanik ere.

TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k baditu softwarearen beharrezko ustiapen-eskubideak eta jabetza intelektualeko eskubideak.

Erabiltzaileak, kontrataturiko zerbitzuagatik, ez du eskubiderik edo lizentziarik eskuratzen zerbitzu hori emateko behar den softwarearen gain, ez eta zerbitzuaren jarraipenerako informazio teknikoaren gain ere, kontrataturiko zerbitzuak betetzeko behar diren eskubide eta lizentzien kasuan izan ezik, eta zerbitzuok iraun bitartean bakarrik.

Kontratua betetzea gainditzen duen jarduera orotarako, erabiltzaileak TXINDORRA KONTSULTORIAren idatzizko baimena beharko du, eta erabiltzaileak debeku du gure jabetzako zerbitzarien konfigurazio, egitura eta bertako fitxategietan sartzea, halakoak aldatzea edo bistaratzea; hala, bere gain hartuko du zerbitzari eta segurtasun-sistemetan gertatzen den edozein gorabeheraren erantzukizun zibil eta penala, halakorik gertatuz gero, berak gauzatutako zabarkeriazko edo asmo gaiztoko jarduera baten ondorio zuzenagatik.

Ostatatutako edukien jabetza intelektuala

Debeku da TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k ematen dituen zerbitzuak jabetza intelektualari buruzko legediaren aurka erabiltzea; zehazki: 

•     Espainiako legeen aurka erabiltzea edo hirugarren batzuen eskubideak urratuz erabiltzea. 

•     Gure ustez bortitzak, lizunak, abusuzkoak, legez kanpokoak, arrazakeriazkoak, xenofoboak edo difamaziozkoak diren edukiak argitaratzea edo transmititzea.

•     Crackak, programen serie-zenbakiak edo hirugarren batzuen jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituen beste edozein eduki. 

•     Beste erabiltzaile batzuen datu pertsonalak biltzea eta/edo erabiltzea, haien berariazko adostasuna izan gabe edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduan (EB) xedatuta dagoena urratuz (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, 2016ko apirilaren 27koa).

•     Domeinuaren posta-zerbitzaria eta posta elektronikoko helbideak mezu baztergarri masiboak bidaltzeko erabiltzea.

Erabiltzaileak du erantzukizun guztia bere webgunearen edukiagatik, transmititu edo gordetako informazioagatik, hipertestuko estekengatik, hirugarren batzuen aldarrikapenengatik, eta jabetza intelektualari, hirugarren batzuen eskubideei zein adingabeen babesari lotutako legezko akzioengatik. 

Erabiltzaileak du erantzukizuna indarreko lege eta erregelamenduei dagokienez eta onlineko zerbitzuaren funtzionamenduarekin, merkataritza elektronikoarekin, egile-eskubideekin, ordena publiko gordetzearekin nahiz Interneten erabileraren printzipio unibertsalekin zerikusia duten araudiei dagokienez.

Erabiltzaileak kalte-ordaina emango dio TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.ri, erabiltzaileari egoztekoa den auziren batean TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L. inputatua izateak sorrarazitako gastuengatik, defentsa juridikoko ordainsariak eta gastuak barne, baita behin betikoa ez den erabaki judizial baten kasuan ere.

Ostatatutako informazioaren babesa

TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k beraren zerbitzarietan ostatatutako edukien segurtasun-kopiak egiten ditu; hala ere, ez du bere gain erantzukizunik hartzen erabiltzaileak datuak galtzeagatik edo istripuz ezabatzeagatik. Era berean, ez du bermatzen erabiltzaileek ezabaturiko datuak erabat birjartzea, litekeena delako datu horiek ezabatzea eta/edo aldatzea azken segurtasun-kopiaz geroztiko aldian.

Eskainitako zerbitzuek, berariazko backup-zerbitzuek izan ezik, ez dute barnean hartzen TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k eginiko segurtasun-kopietan gordetako edukiak birjartzea, galera hori erabiltzaileari egoztekoa denean; kasu horretan, berreskuratu beharrekoaren konplexutasunaren eta bolumenaren araberako tarifa bat zehaztuko da, aldez aurretik erabiltzaileak hala onartuta, betiere.

Ezabaturiko datuak birjartzea zerbitzuaren prezioan sartzen da datuok TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.ri egoztekoak diren arrazoi batzuengatik galtzen direnean bakarrik.

Komunikazio komertzialak

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legea (IGZL) aplikatuz, TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k ez du komunikazio komertzialik edo sustapen-komunikaziorik bidaliko posta elektronikoz edo komunikazio elektronikoko beste bitarteko baliokide bat erabiliz, hartzaileek halakoak aurretiaz ez badituzte eskatu edo berariaz baimendu ez badituzte. 

Aldez aurretik erabiltzaileekin kontratu-harreman bat egon bada, TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.k badu baimena komunikazio komertzialak bidaltzeko, hasieran bezeroarekin kontratatu zirenen antzeko TXINDORRA KONTSULTORIA, S.L.ren produktu edo zerbitzuei buruz.

Nolanahi ere, erabiltzaileak, bere nortasuna egiaztatu ondoren, informazio komertzial gehiago ez helarazteko eskatu ahalko du, bezeroen arretarako kanalen bidez.

 

Últimas Subvenciones Publicadas

Fomento del Autoempleo y la creación de empresas por personas desempleadas y en riesgo de exclusión 2019

Objeto: Sección 2: Ayudas a la puesta en Marcha y creación de Empresas. Creación, la puesta en marcha y funcionamiento de una empresa, cualquiera que sea su...

Fecha Inicio de Convocatoria: 17/06/2019

Fecha Fin de Convocatoria: 16/09/2019

Ayudas a las personas que habiendo iniciado una actividad empresarial, requieren un apoyo para la "CONSOLIDACIÓN DEL PROYECTO / GASTOS" 2018

Objeto: Ayudas a las personas que habiendo iniciado una actividad empresarial, requieren un apoyo para la misma.

Fecha Inicio de Convocatoria: 04/10/2018

Fecha Fin de Convocatoria: 26/10/2018

123456...54Siguiente

«« Subvenciones y Ayudas